jueves, 8 de enero de 2015

elite kirolak

Elite kirolak gehienbat instituzioekin zerikusi handia dauka eta bertan oso formatuak diren profesionalak ageri dira, kirolaren bidez haien ogibidea lortzeko aukera izanda.

Konpetentzia altuko kirol hauek normalean baloiarekin zerikusia duten kirolak hartzen ditu bere baitan, gainera, bertan lasterketa eta jauziak dira nagusi eta dirutza handia eskatzen duten kirolak dira. Honekin batera, esan behar da kirol hauek praktikatzen duten pertsonen artean, izugarrizko presioa izango litzateke bideo honetan ikusi ahal den moduan, bertan beharrezkoa ikusten dute haien burua gidatzen duen psikologo baten presentzia.

viernes, 2 de enero de 2015

kirolaren alde pedagogikoa

Kirolak normalean ez daude oso osatuta eta gure umeak hezitzeko nahiko urriak izaten dira, haien garapen osoa eman dadik hainbat alor kontuan izan behar direlako. kirol honen bitartez, gorputz heziketa ikasgaiak uzten dituen gabezia hauek apurtu nahi dira eta horrenbestez, hezkidetzan eta talde lanean oinarritutako kirol hau asmatu dute, hau da, betezten ez diren aspektu guzti hauek osatzeko asmatutako erreminta.

COLPBOLA


1997. urtean Juanjo Bendicho gorputz-hezkuntzako irakasleak asmatu zuen Colpbola. Haren  asmoa jolasaren oinarrizko helburu batzuk lantzea zen: hezkidetza, integrazioa, lankidetza, autoestimua, genero-berdintasuna eta ikasle guztien gozamena; Hori guztia kirol-jardueraren bitartez, eta azken finean, egiazko hezkuntza-ikuspegi batetik. Denbora gutxian, Copbolaren jakin-mina piztu zen inguruko maisu/maistra eta gorputz hezkuntzako profesionalen artean. Pixkanaka, ikastetxe, herri eta hezkuntza-maila askotan zabaltzen hasi zen.

DEFINIZIOA
Colpbola inbasiozko talde kirola da. Zazpi neska-mutilek osatutako bi talde lehian aritzen dira eremu jakin batean. Azken xedea baloia, eskuekin jota, aurkarien atean sartzea da. Colpbolaren bi zutabeak dira lankidetza (kolpe bakarreko jokoa baita) eta hezkidetza (taldeak beti mistoak baitira). 



ARAU OROKORRAK


Colpbolaren trebetasun nagusia jokoaren muina baloia jotzea da. Baloia bakarrik jo daiteke eskuez, besoez edo gerritik gorako gorputz atalez. Gainera, jokalariak ezin du INOIZ baloia BI ALDIZ JARRAIAN jo (jokoaren oinarrizko araua ).


Debekatuta dago:
- Bi bider segidan jotzea.


- Hanka edo oinekin baloia nahita jotzea.


- Ukabila itxita baloia jotzea.


- Baloia bi eskuz edo batez atxikitzea edo jaurtitzea.


- Aurkaria heltzea edo bultzatzea.


- Sakeetan distantzia ez errespetatzea


• Arau-hauste horien ondorioa falta da: falta egin den lekutik hurbilen dagoen alboko marratik egin beharko du sakea beste taldeak.


• Atezainak  baloia hankaz jo dezake, baldin eta gola saihesteko bada.


• Segidan eskuz bitan edota hankaz jotzeari buruzko  arau berezia: epaileak erabakiko du kasuan kasu nahita edo nahi gabe egin diren. Nahita eginak izanez gero falta adieraziko du; eta nahi gabe izan bada, epaileak “jarraitu” oihukatuko du.


Sakeak:
- Faltak: alboko marratik aterako dira.


- Baloia albotik ateratzen bada: alboko sakea.


- Ate-eremuko marratik ateratzen bada: kornerra edo ateko sakea. Ateko sakea egitean, ateko eremuaren barnean gehienez atezaina eta jokalari bat egon daitezke.


- Erdiko sakea: gola sartzen denean.


- Epailearen sakea: norgehiagoka hastean, edo jokoa gelditu ondorenean.


Sake guztiak baloia joz  egiten dira, eta gainontzeko jokalari guztiak gutxienez hiru metrora kokatzen dira.


Beste arau batzuk:



  •  Ez dago penaltirik. Ate eremuaren barnean egindako faltak alboko marratik aterako dira.



  • Zelaia: jokorako lekua hogei metro zabal eta berrogei metro luze duen zelaia da. Alde bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat dago. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean area  bana dago.



  • Baloia:  baloia esferikoa da; plastikozkoa izan behar du eta gehienez 72 cm-ko zirkunferentzia bat izango du eta gutxienez  65 cm-koa.



  • Jokalari kopurua: zazpi jokalari (6 eta atezaina) zelai barruan. Taldeek mistoak izan behar dute. Taldea gehienez hamabi lagunek osatzen dute.



  •  Hemezortzi urtetik gorakoentzat partidak hogeita bost minutuko bi denbora ditu, eta denboren artean hamar minutuko atsedenaldia dago. Hamahiru eta hemezortzi urte bitartekoentzat  hogei minutuko bi denbora ditu. Zortzi eta hamabi urte bitartean hamabi minutuko bi denbora ditu. Azken bi kasu horietan bost minutuko atsedena dago.



  •  Parte hartzea derrigorrezkoa da. Gogotsu eta aktibo mantendu behar dugu jokoak irauten duen bitartean.



  •  Joko garbia erabiliko dugu beti, eta taldekideak, aurkakoak, epailea eta jokoaren arauak errespetatu.



  •  Indarkeriaren erabilera ez da onartzen.



  •  Alboko marrako sakeetan ezin da gola sartu. Aldiz, atezainak saketik zuzenean sar dezake gola.

 


 

kirolaren hutsuneak eskolan



Eskola-kirolari dagokionez gabezia batzuk daude oraindik eta gabezia horiek zuzendu egin behar dira apurka-apurka. Eskola kirolak demokratikoa izan behar du, ume guztientzako izan behar du, sexua, baldintza fisikoak, bizilekua,... edozein izanik ere; beharrezkoa da eskaintza neska-mutil eta gazteen benetako baldintzetara egokitzea. Benetako hutsuneak dira. Gure ustez garrantzitsuenak direnak aipatuko ditugu.
Lehenengo eta behin, hasteko, kirola egitean dagoen sexu diskriminazioa aipatuko dugu. Adin horretako neska-mutilak elkarrekin erraz jolas daitezke, baina oso talde misto gutxi dago. Eboluzio-garapenena aditua den edonork egiaztatuko luke ez dagoela adin horretan talde mistoak egiteko inolako arazorik; ez litzateke arazorik egongo ez ikuspuntu biologikotik ez psikologikotik. Neska batentzat futbolean jokatzea arrunta izan daiteke, ez du beste mutilak baino hobea ez txarragoa izan behar eta beste taldekideek ez dute inolako desberdintasunik igarri behar.
Rolak finkatuta daude lehendik, eta horrek oraindik dirau eskola kirolean. Ez dira bakarrik kirol erakundeek rol banaketa hori onartzen dutenak. Guraso batzuk haurrek eta gazteek kirolarekiko interesa edukitzea eta kirolaren bat egitea onartzen dute, baina neskek mutilek beste interes edo kirola mutilek beste egitea ez dute hain ondo onartzen.
Kirol jarduera batzuei dagokienez jarrera desberdina dago gizon eta emakumeen artean, eta desberdintasun horiek batez ere arrazoi kultural eta historikoengatik dira, ez arrazoi biologikoengatik. Neska-mutilen mugimenduzko garapenari buruz egindako azterlanek zera diote: nerabezaroa baino lehen, neskak eta mutilak antzerako errendimendua izan dezakete ikasketa-prozesuan eta kirol trebetasunak gauzatzerakoan. Ikastetxe askotan eta irizpide sexistak direla medio, bereiztu egiten da neskek egiten duten kirola eta mutilek egiten duten kirola. Mutilen kirolak (futbol, rugby, eta abar...) eta nesken kirolak (gimnasia erritmikoa, dantza, aerobica,...) bereiztea iragan diskriminatzaile batetik heldu zaigu, eta kirol norabideratzean lehendik dauden aurreiritziak dira. Ez da komenigarria ere, erabat horren aurka doan dogmatismoan erortzea, hau da, ez da komenigarria edozeren gainetik lehiaketa mistoa derrigortzea.
"Hezkidetza lehiaketa bultzatu behar da baina ez da inposatu behar eta ez du sexu bereizketa duen lehiaketa baztertu behar ere" (S. Bañuelos, 1986). Hezkuntzari dagokionez, ahalegin berezia egin behar da neska-mutilen partea hartzea ahalik eta gehien berdintzeko. Kirol mota baino garrantzitsuago da adina eta eboluzio-prozesua. Lan handia egon behar da arlo horretan. Horri dagokionez, oso ekarpen positiboa dira planteamendu irekiak dituzten kirol hastapeneko talde, txapelketa eta ikastaro mistoak. Sarritan eskola kirolean diskriminatzeko beste era bat ere ikusten dugu eta hauxe da: parte hartzeari ematen zaion izaera selektiboa. Mugitzeko arazoak edo gaitasun edo trebetasun arazoak dituzten neska-mutilak baztertuta geratzen dira, ez direlako besteak bezala mugitzen eta ez dutelako besteek bezala ikasten eta horrek euren arteko desberdintasuna sortzen ditu. Arazoak dituztenen artean zenbait mota bereiz daitezke: mugitzeko arazoak, adimeneko hutsuneak eta zentzumenezko mugak dituztenak. "Ez hain onak" bezala edo nolabaiteko mugitzeko arazoekin sailkatzen direnak ikusten dira gehien eta biotopo piknikoa
(loditxoak) dutenak ere hor sartzen dituzte. Neska-mutil horiek laguntza berezia behar dute gorputz eta  kirol jarduerari dagokionez. Baina, baztertuta geratzen dira, eskola kirola egiterakoan planteatzen diren irizpide selektibo horiek direla medio.

kirola eta osasuna



Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen dituela ume eta gazteengan. Hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihestuz, batik bat, norberenganako konfidantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia izanik. Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin kontuan hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Hala ere, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar burutu behar da. Honen adibide argia dugu kirolek osasunean duten eragina.

Kirolaren onurak osasunean maiz ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan sakonduz gero, ariketa fisikoaren onuraz ere hitz egiten ari gara, hein handi batean. Osasuna mantentzeko eta zenbaitetan hau eskuratzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak bereganatzea

Gazteetan soilik lehiari eta errendimenduari lotutako ariketa fisikoa egiten bada, arrisku handia dago kirola (eta ondorioz ariketa fisikoa) bertan behera uzteko gehienbat hobekuntzarin antzematen ez denean edo helburuak betetzen ez direnean. Baita ere badaude lehia atsegin ez duten hainbat neska-mutil. Hau dela eta, egokia litzateke lehiari loturik ez dauden eta bizitzaren epe luze batean manten daitezkeen ariketa fisikoak haur eta gazte guztiei eskaintzea.

Lan honen helburua ez da kirola eta ariketa fisikoaren murriztea aztertzea umeak hazi ahala, baina hainbat datu aipatzea egokia litzateke iraunkortasunaren garrantzia finkatzeko. Adibidez ikusi da 14-16 urte bitartean, lehenago nesketan mutiletan baino, sedentarismoa izugarri handitzen dela eta honekin batera kirol lizentzien murrizketa handia gertatzen da. Lehen aipatu bezala, ariketaren eraginak osasunean itzulgarriak direnez datu hau nahiko kezkagarria iruditzen zait.

Ariketa fisikoak osasunaren bost alor ezberdinetan zerikusia du nagusiki. Hala nola, bihotz eta odol-hodien sistemaren baitan, sistema muskularrean, muskulu eskeetikoan gehienbat, gizentasunean eta odoleko lipidoen kontrolean, arnas aparatuan eta diabetesaren kontrolean eta prebentzioan.

Honen ondorioz, aztertu dugun bezala ariketa fisikoak hainbat eragin onuragarri sortzen dizkio haur eta gazteen osasunari. Osasuna guk dugun altxor preziatuenetakoa denez eta ariketa fisikoa eraginkorra izateko jarraitua izan behar duenez. Ume eta gazteetan iraunkorrak izango diren ariketa fisikoaren ohiturak sortu beharko lirateke, inor baztertu gabe eta denentzako ereduak sortuz.